Zabalik dago Javier Landerasen argazki erakusketa Photomuseumen

Intza Trula 2024ko abe. 4a, 12:00

Javier Landerasek Macorboko kanalean ateratako argazki bat. (Javier Landeras)

Bazterretako jeinua margotzen, artistaren begiradari argazkiak ateratzen. Carlos de Haes 1866 - 2017 erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren 13ra arte.

Bazterretako jeinua margotzen, artistaren begiradari argazkiak ateratzen. Carlos de Haes 1866 - 2017 izeneko erakusketa zabaldu du Javier Landeras argazkilari bilbotarrak Photomuseumen. Urtarrilaren 13ra arte bisitatu ahal izango da bilduma, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Carlos de Haesen oihaletako eszenatoki pintoreskoetara itzultzean eta bere argazki kameraren tripodea duela mende bat baino gehiago pintorearen astoa egon zen leku zehatzean kokatzean, Javier Landerasek esperimentu filosofiko berezi bat proposatzen du. Bere interesa ez da irudikapen plastikoen fideltasuna errealitate fisikoarekin alderatzea, paisaia-pintura artifizio intelektuala dela ulertaraztea baizik.

Haesen olioek zehaztasun topografiko handiagoa izan arren, pintzeletatik ateratako irudiak sortutako eszenak dira, arreta handiz aukeratuak efektu estetikoa eragiteko eta adierazpen artistikorako bide izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide