Askotariko postuek osatutako Erdi Aroko Azoka zabalduko dute bihar

Intza Trula 2024ko abe. 4a, 09:00

Erdi Aroko Azokako irudia. (Gorka Eizagirre)

17:00etan izango da azokaren irekiera, Alde Zaharrean. Urtero bezala, produktuen eskaintza zabala eskainiko dute postuek, abenduaren 8ra bitartean.

Abenduko zubiarekin batera dator aurten ere Erdi Aroko Azoka. Hain zuzen ere, bihar, 17:00etan, zabalduko dituzte postuak Alde Zaharrean, eta hilaren 8ra arte izango da postuetan erosteko eta antolatutako ekintzez gozatzeko aukera.

Hala, datozen egunetan Zarauzko herrigunera bertaratzen diren bizilagunek nahiz kanpotik etorritako bisitariek eskaintza zabala topatuko dute. Izan ere, antzinako arropekin mozorrotutako saltzaileen postuak ez ezik, askotariko emanaldiak ere izango dira kalean: antzerkiak, musika, ipuinak, magia ikuskizunak...

Egitarau osoa ikusgai dago honako lotura honetan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide