Bola eta Toka Eguna antolatu dute iganderako

Aitziber Arzallus 2024ko abenduaren 2a

Zelai Ondon eraiki duten bolatokirako estalki berria. (Aritz Mutiozabal)

09:30an hasita, Infantilen, jubenilen eta beteranoen mailako txapelketak jokatuko dituzte, eta gero bazkaria egingo dute Itxas-Berri jatetxean. Jexux Atorrasagasti eta Antonio Lertxundi omentzeko baliatuko dute eguna. 

Igandean, abenduaren 8an, Bola eta Toka Eguna ospatuko dute Zelaiondoko bolatoki berrian. Zelaiondoko Bol&Tok kirol klubak eta Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak elkarlanean antolatu dute eguna, eta 09:30ean ekingo diote egitarauari, bola eta toka tiraldiekin. Infantilen, jubenilen eta beteranoen mailako txapelketak jokatuko dituzte 11:00ak bitartean, eta gero, 14:00etan, bazkaria egingo dute Itxas-Berri jatetxean. Horrez gainera, Jexux Atorrasagasti eta Antonio Lertxundi omentzeko baliatuko dute eguna.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide