Eraztun Berde Urdinak antotatuta, hainbat herritarrek Iritako hezegunean landare arrotzak eta inbaditzaileak kentzeko elkarlana egin zuten atzo goizean. Adin guztietako herritarrek parte hartu zuten jardueran, eta eskuz aritu ziren bidens aurea, conyza bonairensis eta oenothera espezietako landareak eta kainaberak kentzen. Ondoren, hamaiketako eder bat egiteko aukera ere izan zuten auzolarena batu ziren herritarrek.
Antolatzaileek balorazio ona egin dute atzoko auzolanaren inguruan: "Oso pozik gaude herritar talde egonkor bat finkatu delako ingurumena zaintzeko helburuarekin. Bioaniztasunaren alde lan egiteko, aldian-aldian horrelako lan boluntarioak egiten laguntzeko gogo handiarekin dagoen jendea da, eta gaurko ekimenean jende berriak ere hartu du parte". Eskerrak eman dizkiete ekimenean parte hartu zuten guztiei.