Zabaldu dute bigarren hiruhileko igeriketa ikastaroetan izena emateko aukera. Kiroldegiak zehaztu duenez, izena ematerako orduan lehentasuna emango diete aurreko hiruhilekoan parte hartu ez dutenei, eta interesa dutenek Aritzbatalde kiroldegiko harrerara jo beharko dute.
Hala eta guztiz ere, kiroldegiak gogorarazi du urte osokoak diren haurren igeriketa ikastaroetako plazak mantendu egingo dituztela —betiere haurrak maila gainditzen ez badu—. Jarraitu nahi ez dutenek, aldiz, baja emateko eskaera egin beharko dute abenduaren 15a baino lehen Aritzbataldeko harreran.
Informazio gehiago nahi dutenek 943-00 51 23 zenbakira deitu dezakete.