Aurkez daitezke 2024ko Kirol Sarietarako proposamenak

Intza Trula 2024ko aza. 16a, 10:00

Iazko Kirol Sarien ekitaldia, Modelon. (Aritz Mutiozabal)

Proposamenak egiteko epea abenduaren 6ra arte egongo da zabalik. Aurtengo Kirol Sarien ekitaldiaren eguna ere zehaztu dute: urtarrilaren 29an, asteazkenez, egingo dute, Modelo Aretoan.

Beste urte batez, Zarauzko udalak denboraldiko kirolari onenak sarituko ditu Kirol Sarietan. Dagoeneko zabaldu dute proposamenak aurkezteko epea, eta horretarako aukera abenduaren 6ra arte egongo da zabalik. Halaber, Kirol Sarien ekitaldia urtarrilaren 29an izango dela jakinarazi du udalak, 19:00etan, Modelo aretoan.

Guztira, zazpi sari emango dituzte:

  • Emakumezko Kirolari Onena.
  • Gizonezko Kirolari Onena.
  • Emakumezkoen Kirol Talde Onena.
  • Gizonezkoen Kirol Talde Onena.
  • Kirol Babesletza Onena.
  • Entrenatzaile Onena.
  • Kirola Bizi Saria.

Proposamenak kirola@zarautz.eus helbidera idatziz edo honako formularioa betez egin daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide