Jokin Eizmendi garaile Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2024ko aza. 10a, 08:45

Jokin Eizmendi, atzo, garailearen txapela bururatu berri. (Ataria)

Zarauztarra nagusitu zen atzo Zizurkilgo Intxaur frontoian jokatutako harri jasotze lehian, eta Xabier Aranburu Guzta Urrestillako bizilaguna izan zen bigarrena. Imanol Royo zarauztarrak eta Aimar Galarraga oriotarrak ere parte hartu zuten txapelketan.

Zizurkilgo (Gipuzkoa) Intxaur pilotalekuan jokatu zen atzo Gipuzkoako Harri Handien txapelketa, eta Jokin Eizmendi zarauztarrarentzat izan zen garaipena.

Lau harrirekin aritu ziren harri jasotzaileak: 200/175 kiloko laukizuzenarekin; 200/175 kiloko zilindroarekin; 150 kiloko kubikoarekin; eta 125 kiloko bolarekin. Harri bakoitzarekin bi minutuko saio bana egin zuten, eta Eizmendik 5.450 kilo jaso zituen guztira.

Bost lehiakide aritu ziren harri handien Gipuzkoako txapelaren bila. Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarra, Urrestillako bizilaguna, sailkatu zen bigarren tokian, 5.200 kilorekin. Guztaren herrikide Gari Garmendia izan zen hirugarrena (4.950 kilo), eta eskualdeko beste bi kirolarik osatu zuten sailkapena: Aimar Galarraga oriotarrarentzat izan zen laugarren tokia (4.000 kilo), eta Imanol Royo Lartain zarauztarrarentzat bosgarrena (3.750 kilo).

Sailkapena eta argazki bilduma ikusgai daude ataria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide