Indar Unanuek eta Nadia Erostarbek irabazi dute surf txapelketa herrikoia

Aritz Mutiozabal 2024ko urr. 28a, 12:00

Lagun giroa izan zen nagusi, eta sari ugari banatu zituzten jokatutako kategoria ezberdinetan.

Beste urte batez, Zarauzko surflarien arteko txapelketa herrikoia jokatu dute asteburuan. Lehia beti da lehia, baina halako kirol ekitaldietan lagunarteko giroa nagusitzen da, eta Ibon Imazen Oroimenezkoa ez zen salbuespena izan. Larunbateko Aritz Aranbururi egindako omenalditik hasi eta ondorengo legenden txandarekin jarraituz, herriko surflari onenek emandako erakustaldiarekin borobilduz.

Open mailan, Indar Unanue eta Nadia Erostarbe olinpikoa izan ziren garaile. Olatu ederrak menderatu zituzten, maniobra ikusgarriak eginez; Unanuek, gainera, hodi zoragarri bat egitea ere lortu zuen.

Oro har, hainbat kategoriatan jokatu zen txapelketa, eta hainbat sari banatu zituen Zarautz Surf Elkarteak atzo arratsaldean.

SAILKAPENA
Open mutila
1. Indar Unanue
2. Lander Davila
3. Iker Amatriain
4. Kenjiro

Open neska
1. Nadia Erostarbe
2. Ainara Aymat
3. June Erostarbe
4. Nahia Calderon

Master 40
1. Oier Illarramendi 'Matu'
2. Julen Elkoro
3. Patxi Caminos
4. Iker Lopetegi

18 azpi mutilak
1. Mateo Larraza
2. Markel
3. Eki Gonzalez
4. Oier Sanchez

Hakuna handiak
1. Ramon Aizpurua
2. Javier Artetxe
3. Felix Zulaika

14 azpi neskak
1. Kora Calderon
2. Itsaso
3. Aitane
4. Naike

Longboard mutila
1. Jon Garmendia
2. Ruby Palmboom
3. Oier Azpeitia
4. Ane

14 azpi mutilak
1. Jon Amostegi
2. Telmo Municio
3. Lukas Iribar
4. Kai Epelde

Alternatibo mutilak
1. Inaxio Illarramendi
2. Alex Amenabar
3. Andoni Dominguez
4. Borja

Body
1. Haritz Irureta 'Piru'
2. Jon Azkoaga
3. Oier Salas
4. Izei Lasa

SUP
1. Ugutz Carrera
2. Gartxi
3. Jimi Uria

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide