Feldenkrais metodoa probatzeko aukera izango da bihar Jiu Jitsu Zarautz zentroan

Intza Trula 2024ko urr. 25a, 14:30

Feldenkrais ikastaroa. (Jiu Jitsu Zarautz)

Kirol lesioak ekiditeko balio du Feldenkrais metodoak. Doako saioa izango da, baina parte hartzeko aurretik izena ematea gomendatu dute antolatzaileek, edukiera mugatua izango baita.

Feldenkrais izeneko metodoa doan probatzeko aukera izango dute herritarrek bihar Jiu Jitsu Zarautz zentroak eskainiko duen saioan. Antolatzaileek azaldu duten moduan, kirol lesioak ekiditeko metodo gisa erabili ohi den metodoa da Feldenkrais, eta sekula probatu ez dutenek horretarako aukera izango dute bihar.

Feldenkrais praktikatzen dutenek diotenez, metodoak garunaren eta gorputzaren arteko konexioak berrantolatzen laguntzen du; beraz, gorputzaren mugimendua eta egoera psikologikoa hobetzen ditu, lesioak izateko aukera gutxituz.

Saioa 13:00etan hasiko da, Jiu Jitsu Zarautz zentroko lokalean, Abendaño kaleko 2. zenbakian. Doakoa izango da, eta herritar guztiei zuzendua; halere, parte hartu nahi dutenei aurretik izena ematea gomendatu die antolatzaileek, edukiera mugatua izango baita. Horretarako,  631 78 95 16 telefono zenbakira idatzi edo deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide