Kulturartekotasuna eta bizikidetza sustatzeko tailerra antolatu du ZarautzOn elkarteak

Intza Trula 2024ko urr. 27a, 15:00

Hainbat esku, elkar helduta. (Pixabay)

Asteartean, hilaren 29an, 18:00etan jarri dute hitzordua, DYAko lokalean. Mamadou Ngom eta Beatriz Perez Munduko Medikuak elkarteko kideek dinamizatuko dute saioa.

ZarautzOn elkarteak kulturartekotasuna eta bizikidetza bultzatzeko tailerra antolatu du datorren astearterako, hilaren 29rako. DYAko lokalean eskainiko dute saioa Mamadou Ngom eta Beatriz Perez Munduko Medikuak elkarteko kideek. 18:00etan hasiko da tailerra, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, tailer teoriko bat izango da. Bertan, etorkinen integrazioari buruz hitz egingo dute, eta haien kultura errespetatzearen eta ulertzearen garrantziaz mintzatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide