Zabalik dago 45. Bikote Mistoen Krosean izena emateko aukera

Intza Trula 2024ko urr. 22a, 10:00

44. Bikote Mistoen Krosa. (Onintza Lete Arrieta)

Abenduaren 1ean, igandez, jokatuko dute lasterketa. Urtero legez, 7,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek Zarauzko kaleetan barrena.

Izena eman daiteke dagoeneko 45. Bikote Mistoen Krosean. Urtero, abenduaren lehenengo igandean jokatzen da lasterketa, eta hilaren 1ean izango da aurten.

Bikoteak hasi dira jada hitzordu klasikoa prestatzeko entrenamendu saioekin, malekoian zein alde zaharrean korrika. Probaren egunean 11:00etan aterako dira parte hartzaileak Aritzbatalde kiroldegiaren aurretik, eta 7,8 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute helmugara heltzeko.

Hori hala, 16 urtetik gorako edonork eman ahal izango du izena krosean, herrikrosa.eus webgunean. Dortsalen jasotzeko aukera, berriz, larunbatean nahiz igandean egongo da: larunbatean 16:30etik 18:30era eta igandean 09:00etatik 10:30era egongo da postua zabalik, Aritzbataldeko pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide