Bakarrizketa saioa egingo dute etzi Hiruputzu gaztetxean

Intza Trula 2024ko urr. 16a, 16:30

BeƱat Iturbe umoregilea. (Comicos Cronicos Producciones)

Arraio irratiko Galdedebalde saioko kideek antolatutako hitzordua izango da. Lide Arregi, Asier K, Amaia Ruiz de Galarreta eta Beñat Iturbe igoko dira oholtzara.

Arraio irratiko Galdedebalde saioko lagunek beste bakarrizketa saio bat antolatu dute ostiral iluntzea alaitzeko. Ekitaldia Hiruputzu gaztetxean izango da, 22:00etan, eta Lide Arregi, Asier K, Amaia Ruiz de Galarreta eta Beñat Iturbe umoregileek parte hartuko dute.

Sarrerak 6 euro balio du, eta sare sozialen bitartez erreserba daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide