Artisauen azoka antolatu du beste behin Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak. Eguraldia lagun, hainbat izan dira bi egun hauetan Lege Zaharren Enparantzara joateko aprobetxatu dutenak. Bertatik igaro diren herritarrek eskuz egindako produktu ugari eskuratu ahal izan dituzte; hala nola zapiak, belarritakoak, poltsak eta panpinak.
Gaur, 20:30 aldera arte egongo da azoka zabalik.