Zarauzko Aste Santuen txupina atzo lehertu zen eta jaiei hasiera eman zieten. Udaletxetik bota zituzten suziriak, globo eta gozokiekin batera 12:00etan. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, herritar ugari gerturatu ziren Lege Zaharren enparantzara erraldoi eta buruhandiez gozatzera, Kalean txarangaren laguntzarekin. Atzotik hasi eta igandera arte ekintza ugari egongo dira herria festa giroan murgiltzeko.
Egitaraua:
Gaur, osteguna
11:00. Meza nagusia Schola Cantorumek abestuta, Andre Maria Zeruratzea parrokian.
12:00. Lizarrako dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
19:00. Buruhandiak eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.
23:00. Su artifizialak, hondartzan.
Ondoren, UT! taldearen emanaldia, Musika Plazan.
Aldi berean, ETS taldearen kontzertua malekoian.
Abuztuak 16, ostirala
19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, Gautxori txarangarekin.
23:00. Su artifizialak, hondartzan.
Ondoren, Roberto Urrutia eta Amanecer Rancheroren emanaldia, Musika Plazan.
Aldi berean, Mikel Erentxun taldearen kontzertua, malekoian.
Abuztuak 17, larunbata
11:00. Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen IV. Ikurrina (ETE Liga).
12:00. Zarautz Arraun Elkartearen XV. Ikurrina (ARCI Liga).
17:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.
17:25. Zarauzko XLVII. Ikurrina (Eusko Label Liga).
19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.
23:00. Izaroren kontzertua, malekoian.
Abuztuak 18, igandea
11:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.
11:20. Zarauzko XVI. Ikurrina (Eusko Label Liga).
Jarraian, Zarauzko XLVII. Ikurrina (Eusko Label Liga).
17:00. Profesionalen arteko esku-pilotako partida, Aritzbatalde Frontoian.
19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.
19:30. Etxeberria aita-semearen erromeria, Musika Plazan.
22:00. Puro Relajoren kontzertua, malekoian.