Zarauztarrek besoak zabalik hartu dituzte Esparraguerako castellersak

Julene Sorarrain 2024ko uzt. 21a, 10:00

Atzo eskaini zituzten emanaldiak herri osoan zehar. Arratsaldean, giza dorrea egin zuten Lege Zaharren enparantzan, eta bitartean, herri kirolen erakustaldi bat ere burutu zen.

Esparragueratik (Bartzelona) bisita jaso du asteburu honetan Zarautzek. Goizean goiz herria girotzen hasi ziren castellers-ak kalez kale eskaini zituzten emanaldiekin. Arratsaldean, ordea, Lege Zaharren enparantza ikusleez bete zuten, izan ere, herritar guztiak hain ezaguna den giza dorrea ikusteko nahiarekin gerturatu ziren.

Saio batetik bestera egindako atsedenetan, beren emanaldia euskal kulturarekin uzartzeko asmotan, herri kirolen emanaldi bat eskaini zuten herriko kirolariek. Besteak beste, bertan izan ziren Mikel Lopetegi Urra eta Ainitze Zumeta; bakoitzak harri bana altxatu zuen. Jarraian, Xabat Olaizola eta Nerea Arruti txandaka, aizkoran aritu ziren. Zarauztarrek kataluniarren berotasuna jaso zuten emanaldian, izan ere, txaloka eta txistuka aritu ziren erakustaldian zehar.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide