Auto ilara luzeak daude AP-8an, Zarautz inguruan kamioi batek izandako matxuragatik

Mireia Galarza Bastida 2024ko uzt. 19a, 08:52

Auto pilaketak dauden eremua.

Lau kilometroko auto pilaketak daude uneotan, eta horretaz gain, errei bat ere itxita dago.

Kamioi batek matxura izan du AP-8an, Zarautz parean, eta ondorioz, auto ilara luzeak daude Bilboko noranzkoan.

Trafiko Sailak adierazitakoaren arabera, lau kilometroko auto pilaketak daude uneotan, eta horretaz gain, errei bat ere itxita dago. Arretaz gidatzeko eskatu dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide