Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak zortzi urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio herriko gizon bati 2014 eta 2015 urteen artean neska adin txikiko bati sexu abusuak egiteagatik. EFE albiste agentziak jakinarazi duenez, biktimaren eta honen anaiaren zaintzaz arduratzen zen gizona haien amak lanera joan behar zuenean, eta haien etxean nahiz berean egin zizkion abusuak. Biak ala biak Zarautzen daude.
Hori horrela, adin txikikoari sexu abusu jarraituak egitearen delitua egotzi dio justiziak zigortutako gizonari, eta, aipatu kartzela zigorraz gain, hamar urteko epean biktimarekin harremanetan jartzea galarazi dio. Horrez gain, espetxetik ateratakoan lehen bost urteetan zaintzapeko askatasuna izango du eta 20.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio biktimari.