Ainhoa Murua zortzigarrenez nagusitu da Donostiako Onditz memorialean

Jabi Gonzalez Toston 2024ko uztailaren 1a

Ainhoa Murua, atzo, Donostiako helmugara iristen. (Utzitakoa)

Hamalau urte ziren triatleta zarauztarrak proba azkenekoz irabazi zuenetik eta Helene Alberdiri minutu bat eta 11 segundoko aldea aterata gailendu da.

Emaitza bolada onean da Ainhoa Murua triatleta zarauztarra eta horren erakusle da atzo Donostian lortu zuen garaipena: 45 urteko kirolariak distantzia olinpikoko Ondiz Memoriala irabazi zuen berriro ere. Hamalau urte ziren proban azkenekoz gailendu zenetik eta, atzokoarekin, zortzigarrenez irabazi du.

Bi ordu, hamabi minutu eta 55 segundo behar izan zituen Muruak ibilbidea osatzeko, eta, haren atzetik, Helene Alberdi helmugaratu zen bigarren postuan, minutu bat eta 11 segundora. Podiumeko hirugarren kutxa, berriz, Mikalaya Messer australiarrak bete zuen.

Gizonezkoetan,  Francesc Godoy kataluniarra izan zen azkarrena bosgarrenez, eta, marka berria ezarri zuen gainera: ordu bat 55 minutu eta bost segundo. Bigarren eta hirugarren tokian, bestalde, Joanes Goitisolo eta Mikel Arrasate euskal triatletak sailkatu dira, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide