Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburu izango da Mikel Jauregi zarauztarra

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 23a, 09:24

Eusko Jaurlaritza osatuko duten sailburuen berri eman zuen atzo Imanol Pradales lehendakariak. Hamabost lagun horien artean zarauztar bat dago, Mikel Jauregi, hain zuzen.

Hamabost sailburu izango ditu eratu berri den Eusko Jaurlaritza berriak. Imanol Pradales lehendakariak horien berri eman zuen atzo. Bederatzi gizonek eta zazpi emakumek osatuko dute EAEko gobernua, eta horien artean zarauztar bat dago, Mikel Jauregi Letemendia. Arantxa Tapiaren lekua hartuko du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailean.

Zarautzen 1974. urtean jaioa, Soziologian lizentziaduna da, Industria Harremanetan espezializatua, Deustuko Unibertsitatean, 1997. urtean, eta masterra London School of Economicsen egin zuen. Hogei urte baino gehiago daramatza enpresa alorrean lanean, batez ere energia sektorean, eta Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Angolan, Errusian edo Brasilen egin du lan. Centrica PLC enpresako zuzendaria izan da orain arte, Erresuma Batuan. Aurretik, 2020. eta 2022. urteen artean, BP Plc-en (lehen BP British Petroleum) lan egin zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide