Los 40 Summer Live jaialdi ibiltaria uztailaren 9an abiatuko da Caceresen (Extremadura, Espainia) eta abuztuaren 8ra arte iraungo du, A Coruñan (Galizia) eskainiz azken ekitaldia. Azken urteetan bezala, jaialdiak parada egingo du Zarautzen: Dama aurreko zabalgunean izango da emanaldia, abuztuaren 1ean.
Gainera, zehaztu dituzte kantuan ariko diren artistak nortzuk izango diren: Nochentera abestiarekin ezagun egin den Vicco, Soge Culebra, Charlie USG, La Beba, Walls, Ruslana, Paula Koops, Bombai, Polo Nández, Mayo, Lemot y Ela Taubert.
Aipatutako horiekin batera, Noan zarauztarra ere ariko da; egun Asturiasen bizi den Iñigo Samaniegoren bakarkako proiektua da, eta, besteak beste, Bernidorm Festen aritu da. Jaialdia David Álvarez disko jartzaileak girotuko du.