Imanol Urbietaren ametsa bete du, beste behin, haren izena daraman musika eskolak musikaz alaitu baititu herriko kaleak. Frontoi Txikin eskaini du ikasturte amaierako emanaldia, baina aurrez kalejira ere egin dute musikari berriek.
Adin guztietako eta orotariko instrumentuak elkartu dituen bi ordu inguruko saioa izan da eskaini dutena. Hala, musika eskolako ikasleek eren irakasleekin batera ikasturte honetan ikasitakoa erakutsi diete Frontoi Txikira bertaratu direnei. Gainera, ez dira gutxi izan, eguraldia lagun jende andana bildu baita.