Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak antolatuta, bigarrenez ari dira Emakume Sortzaileen Azoka egiten. Guztira, 25 izan dira egitasmoan izena eman duten herriko emakume sortzaileak eta bakoitzak bere postua jarri du Belauntzaran plazan eta malekoian. Azoka 10:30etik dago zabalik eta 19:30 arte iraungo du. Bitarte horretan, gainera, hainbat jarduera antolatu dituzte nahi duenak parte hartu dezan.
Azken horren harira,16:00etan haurrentzako sorkuntza tailerra egingo dute, eta irekia izango da parte hartu nahi duen ororentzat. Horrez gain, trikitilariak azoka alaitzen izan dira eguerdi partean eta 18:30ean Ane Arrutik kontzertua eskainiko du.