Zarautz Abesbatzako hiru taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiral honetan

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 17a, 10:15

Zarautz abesbatza emanaldi batean. (Artxiboa)

Arratsaldeko 19:00etan izango da lehen kontzertua, Txinpirinena, eta 21:30ean, beste bi abesbatzena.

Musika Egunarekin batera, Zarautz Abesbatzako hiru taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiral honetan Frontoi Txikin. Antolatzaileek azaldu dute, eguraldi txarra egingo balu Musika Plazan eskainiko dutela emanaldia.

Arratsaldeko 19:00etan izango da lehen kontzertua, Txinpirinena, eta 21:30ean, beste bi abesbatzena. Bertan, urteroko kontzertua eskainiko dute, hainbat kantu abestuta. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide