Prest dute aurtengo Zelai Ondoko jaien egitaraua

Julene Sorarrain 2024ko eka. 16a, 12:00

Iazko Zelai Ondoko jaiak. (Aritz Mutiozabal)

Ekainaren 21tik 23ra bitartean ospatuko dituzte poligonoko jaiak. Hemen egitarau osoa. Ostiralean emango diote hasiera txupinarekin eta hortik aurrera, hainbat jarduera egingo dituzte asteburuan zehar.

Zelai Ondoko Jai Batzordeak aurtengo jaien egitaraua aurkeztu du, datorren ostiral arratsaldean hasi eta asteburu osoan iraungo duena. Ez dira faltako ohiko parrilladak, bolatokiko jardunaldiak, kontzertuak, haurrentzako ekintzak eta auzoko bazkaria. Ekainaren 23an, igandean, San Joan Suarekin emango diote amaiera festari.

EGITARAUA

Ekainak 21, ostirala
19:00. Txupinazoa eta bandera igoera Zulaika Botikaren errotondatik.
19:00-20:00. Madiber magoaren ikuskizuna.
19:30. Parrillada bolatokian.
21:00. Erromeria Bide Batez taldearekin.
23:30. Dj Bon pistan.

Ekainak 22, larunbata
09:00. Goizeko Ihintza txistulariak auzoan zehar.
11:00-14:00. Puzgarriak eta haur txokoa pistan. Ekarri etxeko tela zaharrak banderinak egiteko. Ondoren, pata tortilla lehiaketa.
12:00. Tortillak aurkezteko epea parrillagunean.
13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo-potea.
16:00-18:00. Puzgarriak pistan.
17:00-19:00. Haize-Orratz Gaztelekuaren eskutik Gazte Gunea pistan (12-18 urte).
17:00-20:00. Bolatokia eta toka irekita egongo dira Zelai Ondoko Bol&Tok taldearen eskutik.
19:30-22:30. Parrillada bolatokian.
20:00-22:00. Dj Dávila.
23:00-03:00. Erromeria Fan&Go taldearekin.

Ekainak 23, igandea
09:00. Goizeko Ihintza txistulariak auzoan zehar.
10:00. Bola eta toka txapelketa Andres Illarramendiren omenez.
11:00. Haur txokoa pistan.
11:30. Auzoko krosa Zulaika botikaren errotondan. 4 maila bereiziko dira: 3-5 urte; LH 1-2; LH 3-4; eta LH 5-6. Ez da izena eman behar, zigilua momentuan jarriko dute.
14:00. Auzoko bazkaria pistan Paellas Arraun Euskadiren eskutik.
20:00. Sardina jana bolatokian.
21:00. Xaukena Elektrotxaranga pistan.
Jarraian, Xaukena Elektrotxarangarekin kalejira.
22:00. San Juan Sua Mitxelenan, Antonio Aranzabal zenaren zelaian.
Ondoren, Xaukena Elektrotxarangarekin berriz ere Zelai Ondora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide