Kanpaina berria egingo du Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak. Azaldu dutenez, 20, 30 edo 50 euroko deskontua izan dezakete elkarteko fideltasun txartelarekin egindako erosketak. Erosketa bat egiterakoan, txartel bana emango zaio bazeroari, eta horiek adieraziko dute deskontua. Nolanahi ere, hurrengo erosketetako batean gastatu ahal izango da. Kanpainak uztailaren 7ra arte iraungo du. Guztira, 2.500 euro banatuko dira saritan.