Asteburuan jokatu zuten Nigrango hondartzan (Galizia, Espainia) surf egokituko Nigrango Udalaren Oroigarria, eta bertan izan ziren Ibon Oregi eta Aitor Frantzesena Gallo zarauztarrak. Emaitza onak lortu zituzten, eta garaipenarekin itzuli ziren etxera.
Kirolariek 20 minutuko txandetan jokatu zuten txapelketa, bakoitzaren urritasunarena araberako kategorian, baita Oregik eta Gallok ere. Txapelketaz gain, asteburuan eremu hori girotzeko musika eta festa ere izan da inguru horretan.