ZAEko kadete neskak txapeldunorde izan dira Euskadiko Trainerilla Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2024ko maiatzaren 20a

Zarautz Arraun Elkarteko kadete neskak, Ondarroan (ZAE)

Ondarroan lortutako bigarren postuari esker, Espainiako Txapelketarako sailkatu da; Moañan (Galizian) jokatuko dute.

Trainerillen Euskadiko Txapelketa jokatu zuten atzo Ondarroako uretan, eta Zarautz Arraun Elkarteko harrobiak emaitza ederra lortu zuen. Izan ere, kadete mailako neskek bigarren postua lortu zuten, Ondarroak irabazi zuen estropadan. 

Ondarroarrek 8:53,06ko denborarekin helmugaratu ziren 1.750 metroko distantzia osatu ondoren, eta Zarauzko neskaka 3 segundo pasatxora iritsi ziren (8:56,28). Gainera, orpoz orpo izan zituzten hirugarren geratu ziren mutrikuarrak, eta bateratsu iritsi ziren ehuneko gutxiko aldearekin (8:56,50).

Udane Orbegozo, Ekhiñe Irureta, Nora Merino, Iratxe Irureta, Lohitzune Orbegozo eta Maddi Landak osatzen dute kadeten trainerilla, Jesus Mari Garmendia entrenatzailearen gidaripean. Bigarren postuari esker, Moañan (Galizia) jokatuko den Espainiako trainerilla txapelketan lehiatzeko txartela lortu dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide