Azken urteetan egin ohi duen modura, ZKE Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalak hiru txapelketa antolatu ditu Aste Santurako. Bihar eta etzi jokatuko dituzte txapelketak, Asti futbol zelaian: XIX. Jose Angel Iribar Txapelketa, XXVII. Gonzalo Urkia Txapelketa eta Zarauzko Alebin Nesken VI. Txapelketa, hain zuzen ere. Lehenengo biak mutilenak izango dira, eta, azkena, kimu mailako neskei zuzendutakoa. Hala, 36 talde ariko dira nor baino nor bihar eta etzi Astin, eta etxeko taldeez gain, Reala eta Athletic ere lehiatuko dira bertan.
Jose Angel Iribar atezain ohiaren izena daraman txapelketa izango da jokatuko dute lehena. Bihar izango da, 09:30ean hasita, eta 2013an jaiotako kimuei dago zuzenduta. Multzoen fasearekin ekingo diote lehiari eta hogei minutuko iraupena izango dute partidek. Bi taldek soilik egingo dute aurrera eta final laurdenetara sailkatuko dira. Honako talde hauek parte hartuko dute:
- A multzoan: ZKE Alkar A, Ostadar, Ordizia eta Lekeitio.
- B multzoan: ZKE Alkar B, Touring KE, Athletic Club eta Euskalduna.
- C multzoan: ZKE Alkar C, Reala, Danena eta Aurrera Ondarroa.
- D multzoan: Zumaiako, Orioko FT, UD Aretxabaleta eta Oiartzun.
Egun berean, 16:00etan, kimu nesken txapelketari ekingo diote. Bi multzotan banatuko dituzte parte hartuko duten hamar taldeak. Lehenengo biak finalerdieatra sailkatuko dira zuzenean eta gainerakoek elkarren aurka jokatuko dute multzoen fasean lortutako postuaren arabera azken sailkapena erabakitzeko. Honela banatu dituzte multzoak:
- A multzoan: ZKE B, Intxaurdi, Aiztondo eta Amaikak bat.
- B multzoan: Reala, Martutene, Goierri Gorri eta Lagun Onak.
Azkenik, Gonzalo Urkia Txapelketa jokatu dute larunbatean, 09:30ean hasita. 2012an jaiotako infantil mutilei dago zuzenduta. Jose Angel Iribar Txapelketan bezalaxe, multzo bakoitzetik bi taldek egingo dute aurrera kanporaketei final aurrekoetan ekiteko, baina izango da desberdintasunik; izan ere, hiru taldek osatuko dute mutzo bakoitza, lauk beharrean. Honako hauek izango dira:
- A multzoan: ZKE Erne A, Ostadar SKT eta Lekeitio FT.
- B multzoan: Orioko FT, Touring KE eta Ordizia KE.
- C multzoan: Hernani CD, Lengokoak KE eta CD Arnedo
- D multzoan: ZKE Erne B, Reala eta Aurrera Ondarroa.