Aurrera doaz herriko hainbat puntutan ur azpiegiturak berritzeko lanak

Onintza Lete Arrieta 2024ko otsailaren 18a

Mitxelena kalean, trenbide alboan, langileak lanean. (Xabier Txurruka)

San Inazio eta Barandiaran kaleetan eta Mitxelena kaleko bidegorrian ur-azpiegiturak berritzeko urbanizazioaren bigarren faseko lanak esleitu dizkio Gipuzkoako Urak ur kontsortzioak Art Eraikuntzak enpresari.

San Inazio eta Barandiaran kaleetan eta Mitxelena kaleko bidegorrian ur-azpiegiturak berritzeko urbanizazioaren bigarren faseko lanak egingo dituzte, eta Gipuzkoako Urak ur kontsortzioak lan horiek Art Eraikuntzak enpresari esleit dizkio, 143.480,39 eurogatik (BEZ kanpo).

Hala jakinarazi du Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez, eta zehaztu du lanak hemezortzi asteko epean egingo dituztela.

Txurrukak gaineratu duenez, "Iñurritzako geltokia egitean trenbide gainetik pasatzeko jarri zen pasarelak oztopatu zituen urbanizazio lanak bukatuko dira orain".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide