Ander Iruretagoiena sortzaile zarauztarrak ondutako Babesa film laburra lehen aldiz ikusteko aukera izango da gaur egilearen jaioterrian. Modelon emango dute 20 minutuko iraupena duen lana eta doakoa izango da sarrera. Iruretagoiena bera ere izango da aretoan, gainera, izan ere parte hartuko du proiekzioaren ondoren egingo duten solasaldian. Harekin batera, ikus-entzunezkoa ekoitzi duen Tentazioak taldeko Mireia Gabilondok ere emango ditu azalpenak.
Film laburraren zuzendaria ez ezik, Aratz protagonista gorpuztu duen aktorea ere bada Iruretagoiena. Ama gaixorik duen gaztea da Aratz eta diru-iturri bila bere burua prostituituko du.