Maitasun Kontzertua eskainiko du beste urte batez herriko abesbatzak

Onintza Lete Arrieta 2024ko otsailaren 13a

Zarautz Abesbatzako Jaione Eskudero zuzendaria, Maitasun Kontzertu bateko une batean.

Merkatu Plazako lehenengo solairuan izango da Zarautz Abesbatzaren emanaldia ostiral honetan, eta hamar maitasun abesti eskainiko dituzte. Tartean, kantu berri bat estreinatuko dutela jakinarazi dute: Xabier Leteren Jardin bat zuretzat.

Urtero bezala, otsailaren 14aren bueltan, Zarautz Abesbatzak Maitasun Kontzertua eskainiko die herritarrei. Ostiral hau, hilaren 16a, aukeratu dute hitzordu berezirako, eta 20:00etatik aurrera, herritarrek maitasun kantuak zuzenean entzuteko aukera izango dute Merkatu Plazako lehenengo solairuan.

Tartean, kantu berri bat estreinatuko dutela iragarri dute: Xabier Leteren Jardin bat zuretzat. Azaldu dutenez, Jaione Eskudero abesbatzako zuzendariak abesbatzaratzentzat moldatu du abestia –52 kide ditu abesbatzak–.

Pianoan Antxon Sarasua ariko da, eta kantuei dagokienez, batzuk ezagunak dira, eta herritarrek abesbatzakoekin batera kantatu ahal izango dituzte, hala nola, Juan Inazio Iztuetaren Kontxexiri eta Joselu Anaien Hil arteraino.

Zarautz Abesbatzak urtero eskaintzen ditu kontzertu honetaz gain Santa Ageda bezperakoa, Musika Eguneko kontzertua, udakoa, Salbea, Gabon kontzertu solidarioa... Ohikoez gain beste zenbat kontzertu ere emaren ditu herritik kanpo, eta aurten, esaterako, Lekunberrin (Nafarroa) izango dira, baita Espainian ere, Kantabria aldean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide