Zarauzko txokoak ikusgai, Artezaleen pintura tailerreko kideen eskutik

Onintza Lete Arrieta 2024ko otsailaren 13a

Ebro Etxean du egoitza Artezaleak elkarteak.

Zarauzko Txokoak izeneko irudi bilduma zabalduko dute ostegun honetan Torre Luzean, eta egunero egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara, martxoaren 17ra bitartean.

Artezaleetako pintura tailerrekoen lanak ikusgai jarriko dituzte ostegun honetan Torre Luzean. Zarauzko Txokoak erakusketa margolariek egindako irudi bildumarekin osatu dute, eta martxoaren 17ra arte egunero egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileen arabera, erakusketako irudiak "bilduma desordenatu bat dira, kartografia bihurri bat, ikusleak osatu beharreko puzzle bat", eta "nahasian ageri dira Zarauzko etxeak, txokoak, ikuspegiak...".

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide