Galdedebalde irratsaioak antolatuta, Libe eta Mugan taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute herritarrek otsailaren 9an Hiruputzun. 22:00etan izango dira kontzertuak, baina ateak 21:00etan irekiko dituzte.
Sarrerak ostegun honetan, otsailak 1, jarriko dituzte salgai Musika Plazan, 19:00etatik aurrera, eta antolatzaileek adierazi dutenez, soberan geratzen direnak egunean bertan jarriko dituzte saltzen.