Bihar izango da gaixotasun neurodegeneratiboei eta aldez aurretiko doluari buruzko hitzaldia

Mireia Galarza Bastida 2024ko urtarrilaren 30a

Eskuak.

Zarautz Herri Zaintzailea taldeko Iñaki Peña mediku paliatibistak emango ditu azalpenak Modelo aretoan, 19:00etan hasita.

Urteko lehen hilabetea amaitzeko, gaixotasun neurodegeneratiboak eta aldez aurreko dolua hizpide dituen hitzaldia izango da bihar. Zarauzko Udalak antolatutako hitzordua da, Zarautz Herri Zaintzailea taldearekin eta Afagi elkartearekin batera. Iñaki Peña mediku paliatibista eta Zarautz Herri Zaintzailea taldeko kideak emango ditu azalpenak, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

19:00etan izango da, Modelo aretoan, eta sarrera doakoa dela jakinarazi dute. Gaiari buruz informazio gehiago nahi duenak Afagi elkartera deitu dezake 943-29 71 18 zenbakira, edo afagi@afagi.eus helbidera idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide