ZarautzOn elkarteak, kontzientzia sortzeko asmotan, Bihotzaren erritmoan dantzan hitzaldia antolatu du otsailaren 6rako. Modelon izango da, 19:30ean hasita, eta bertan bihotzaren elektrofisiologiari buruz jardungo dute.
Arlo hori, hain zuzen ere, bihotzaren elektrizitatearen inguruan aritzen den kardiologiako atala da, eta horretan sakonduko dute hurrengo asteko hitzaldian: arritmiak zergatik gertatzen diren, zein arritmia mota dauden, erabiltzen diren tratamenduak... Larraitz Gaztañaga kardiologo elorriarra izango da hizlaria. Gaztañaga EHUko irakasle da 2012tik, eta gai honetan doktore 2017tik.