Taxi zerbitzua hobetzeko ekarpenak egin ditzakete herritarrek

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2024ko urtarrilaren 15a

Taxi zerbitzuaren funtzionamendua eta egoera ezagutu nahi du udalak.

Taxi zerbitzuaren funtzionamendua eta egoera ezagutzeko datu bilketa prozesua martxan du udalak.

Udalak herriko taxi zerbitzuaren funtzionamendu eta egoera ezagutu nahi ditu, eta horretarako azterlan bat jarri zuen abian urte bukaeran, zerbitzu publiko horretan hobetu daitezkeen eremuak detektatzeko. Gainera, herritar guztien eta taxi zerbitzuarekin lotutako beste eragileen beharrak eta espektatibak ere jakin nahi ditu.

Hori dela eta, datu bilketa prozesua martxan du udalak, eta, besteak beste, telefono bidez inkestak eta kalean elkarrizketak egiten ari dira zarauztarrei. Orain, datu bilketari jarraipena emateko, online galdetegi bat jarri du eskuragarri zarauztarrek ekarpenak egin ditzaten.

Galdetegia sarean dago eskuragarri honako lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide