Pagoeta Mendizale Elkarteak hitzaldia antolatu du bihar 19:00etarako bere egoitzan. Hizlaria Joxe Migel Peñagarikano Txepe zarauztarra izango da, eta Peruko mendi altuenaz hizketan ariko da: Huascarán mendiaz, hain zuzen. Hitzaldia diapositiba emanaldi batekin jantziko du Peñagarikanok.
Pagoeta Mendizale Elkarteak jakitera eman duenez, Peñagarikanok 1982an, duela 41 urte, igo zuen Peruko Cordillera Blancan dagoen Huascarán mendia (6.768 metro). "Peruko mendi altuena da, eta Andeetako bosgarrena. Espedizio eta balentria haren berri jakiteko, Txepek bihar gure elkartearen egoitzan egingo duen aurkezpenera gonbidatu nahi ditugu herritarrak", azaldu dute elkartekoek.