40. urteurreneko kontzertua emango dute Zarautz Abesbatzak eta Zarauzko Musika Bandak hilaren 18an

Onintza Lete Arrieta 2023ko azaroaren 4a

Zarautz Abesbatza, Lizardiren urteurrenean. (Aritz Mutiozabal)

Aritzbatalde kiroldegian izango da emanaldia, eta sarrera-gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira. Oholtzara 200 pertsona igoko dira, eta bi taldeak bakarka nahiz elkarrekin ariko dira kontzertuan zehar.

Azaroaren 18an, larunbata, 40. urteurreneko kontzertu berezia eskainiko dute Zarauzko Musika Bandak eta Zarautz Abesbatzak Aritzbatalde kiroldegian, 19:00etan. 200 pertsona igoko dira oholtzara, eta bi taldeek bakarka nahiz elkarrekin eskainiko dituzte abesti eta doinuak. Abesbatzako bi talde gazteek ez ezik, kide ohiek ere parte hartuko dute kontzertuan.

Edukiera mugatua izango du kontzertuak, eta horregatik, herritarrek aurrez hartu beharko dituzte sarrera-gonbidapenak, Sanz Enea kultur etxean edo Turismo Bulegoan. Sarrerak kontzertuaren egunean, 18:30etik aurrera, Aritzbatalde kiroldegian jasotzeko aukera egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide