Udazkena bere bidea egiten ari da, eta gerturatzen ari da urte amaiera. Hala, jada zabaldu dute Bikote Mistoen 44. Krosean izena emateko epea. Izena herrikrosa.eus atarian eman behar da, eta helduek nahiz haurrek izango dute parte hartzeko aukera.
Lasterketak abenduaren 3an izango dira, igandearekin. 11:30ean hasiko da helduena, eta 7,8 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek Aritzbatalde kiroldegi paretik irtenda. Lege Zaharren enparantzan egongo da helmuga. Haurrek, berriz, bi kilometroko buelta osatu beharko dute.
