Pozik egoteko moduko emaitzak lortu ditu Nadia Erostarbe surflariak asteburuan. Izan ere, CT Championship Tourrera sailkatzerik lortu ez badu ere, CS Challenger Series zirkuituko Corona Saquarema Pro txapelketan hirugarren egin du, finalaurrekoan Erika Brooks txapeldunak kanporatu ondoren.
Lortutakoaren maila kontuan hartuta, omenaldi ederra egin zioten atzo iluntze aldera herrian. Argiñano parean elkartu ziren dozenaka herritar, eta bertan, kartelak ere prestatu zituzten gazteenek Erostarberen lana aitortzeko.
(Argazkiak: Ritxi Goia)