Nadia Erostarbek hirugarren postua eskuratu du CS zirkuituko azken proban

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 22a

Nadia Erostarbe Angelun jokatutako txapelketan, abuztuan. (Anglet Pro / Masurel)

Zarauztarrak Corona Saquarema Pro txapelketan lan bikaina egin du. Championship Tourrera sailkatzeko aukera galdu arren, onenen artean aritu da Erostarbe. Zortzigarren postuan sailkatu da zirkuituan.

CT Championship Tourrera sailkatzerik ez du lortu, baina pozik egoteko moduko emaitzak eskuratu ditu Nadia Erostarbe surflari zarauztarrak Brasilen. CS Challenger Series zirkuituko Corona Saquarema Pro txapelketan hirugarren egin du, finalaurrekoan Erika Brooks txapeldunak kanporatu ondoren. Zirkuituko sailkapen orokorrean, beraz, zortzigarren geratu da zarauztarra. Hain justu, Erostarbek final laurdenetan kaleratu duen India Robinson australiarra izan da CSko surlaririk onena. 

Dena den, matematikoki lortu du txartela datorren denboraldian CS Challenger Series zirkuituan aritzeko. Denboraldi honetan ere lehiatu ditu hainbat proba, baina gonbidatuta edo hutsik geratutako plazak baliatuta egin behar izan du. Hala, 2024an proba guztiak jokatu ahalko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide