Adur Amatriain da Euskadiko txapeldun berria

Aritz Mutiozabal 2023ko irailaren 25a

Adur Amatrian Euskadiko txapela buruan, podium gainean (EHSF)

Oier Illarramendik ere garaipena lortu zuen master kategorian, Sopelan jokatutako txapelketan.

Euskal surf zirkuituaren barruan, Euskadiko Txapelketa jokatu zuten atzo Sopelan, nahiz eta olatu gutxi eta txikiak izan ziren. Open gizonezkoen eta gizonezkoetan eta master mailan aritu ziren lehian parte hartzaileak, eta jokoan zeuden hiru txapeletatik bi Zarautzera etorri ziren.

Open gizonezkoetan, Adur Amatriain zarauztarra izan zen garaile; 2021ean lortutako titulua berretsi zuen surflari gazteak. Finalean Yago Dominguez, Lander Davila eta Iker Trigueros izan zituen lehiakide. Emakumeetan, berriz, Bianca Tye sopeloztarrak irabazi zuen.

Master kategorian, era berean, Oier Illarramendi zarauztarra izan zen nagusi, Haritz Mendiluze,  Iñigo Iraola eta Borja del Saz mendean hartu ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide