'Un mar de plasticos' dokumentala eta solasaldia eskainiko ditu Arkamurkak ostegunean

Onintza Lete Arrieta 2023ko irailaren 25a

Arrain bat, itsasoan, plastikozko eskularru batean kateatuta. (Pixabay)

Solasaldian Enrique Talledo dokumentalgileak eta Sara Lizartza Mater ontziko arduradunak hartuko dute hitza.

Arkamurka elkarteak dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu ditu ostegun honetarako, hilaren 28rako. Hitzordua Modelo aretoan izango da, 19:00etan, eta bertan, Un mar de plasticos dokumentala erakutsiko dute.

Ondoren, solasaldian bi lagunek parte hartuko dute: Enrique Talledok eta Sara Lizartzak. Talledo dokumentalgilea da, eta itsaspeko kameraria eta argazkilaria ere bada. Lizartza, berriz, itsas zientzialaria da, eta bera da Mater ontzi museoaren arduraduna.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, osteguneko saioan Zarauzko esperientziaren aurkezpena ere egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide