Malekoiko artisautza azokak gaur du azken eguna

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 15a

Nahia elkarteak antolatuta, hainbat artista euren produktuak ari dira saltzen Galtxagorri elkartearen parean joan den larunbataz geroztik.

Eskuz egindako produktuak gustuko dituztenek gaur dute azken aukera Nahia Zarauzko artisten elkarteak antolatutako artisau azokara gerturatzeko. Joan den uztaileko lehenengo asteburuan ere egin zuten eta abuztuan berriro antolatu dute. Gainera, zubia aprobetxatuta, lau eguneko antolatu dute oraingoan. Larunbatetik gaur arte, hain zuzen ere.

Hori horrela, bertaratzen direnek bitxiak, arropa, poltsak, koadroak eta bestelako produktu asko izango dituzte eskuragarri. Halaber, sortzaileek produktuok nola egiten dituzte ikusteko aukera ere izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide