Dena prest du Dandak Udanda Egunerako

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abuztuaren 14a

Uztaileko Futbito Txapelketa Mistoa. (Jabi Gonzalez Toston)

Larunbatean egingo duten festa handiarekin biribilduko dute udako egitasmoa. Parrandarako beta izango dute, baina bestelako ekintzat ere antolatu dituzte arratsaldetik hasita.

Danda gazte asanbladak larunbatean emango dio amaiera bestelako aisialdi eredua bultzatu asmoz udako prestatu duen egitasmoari. Horretarako, Udanda Eguna antolatu dute eta dagoeneko zabaldu dute egitaraua.

Hori horrela, 17:00etan hasita, argazki erakusketa zabalduko dute Frontoi Txikin, eta, ondoren, 19:00etan Artea gazteon aisialdian mahai ingurua egingo dute. Arteari lotutako hiru gazte izango dira hizlariak: argazkilari bat, ilustratzaile bat eta musikari bat. Amaitutakoan, afaria egingo dute Frontoi Txikin bertan eta Hiruputzu gaztetxera joango dira handik 22:00etatik aurrera, kontzertuak izango baitituzte: Baskabiltx eta Kalipotxo taldeek eskainiko dituzte musika emanaldiak eta ondoren Landeramez eta Junelet DJek hartuko diete erreleboa festarekin amaitzeko.

Gogoratu, aurrez, Futbito eta Pala Txapelketa Mistoak, tailerrak eta Tortilla Lehiaketa ere antolatu dituztela Uztaileko eta abuztuko hainbat egunetan.

Erlazionatuak

Udan ere den-dena nahi dute

Jabi Gonzalez Toston 2023 uzt 27 Zarautz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide