Izeta plaza, Lanpardo eta Azken kaleko errepideak eraberritzen jardun dute beharginek azken aste hauetan, eta asfaltatze lanak jada amaitu dituztela jakinarazi du udalak.
Orain, ordea, asfaltatutako errepidea margotzeko lanak egiten hasi dira, eta falta diren zatiak aste honetan prest egotea aurreikusten du Zarauzko Udalak.
