King Konsul Meets TTB, Malko, Ekiza eta GZR taldeen ondoren, Muare taldeak eskainiko du emanaldia, Arranopola egitasmoaren baitan antolatutako kontzertuan. Hori horrela, bihar, ohi bezala, 20:00etan hasiko da
Maddi Gerriko eta Eli Berazak osatzen dute Muare taldea, eta pop-folk elektronikoa egiten du bikoteak. Kontzertua, ohi bezala, 20:00etan hasiko da, Musika plazan.
Uztaila hasieran eman zitzaion hasiera Arranopola kultur egitasmoari, eta biharkoaz gain, beste bi kontzertu geratzen dira oraindik; abuztuaren 24ean, Kadira, eta, abuztuaren 31n, Zaunka.