SKAPAko jaiak amaituta, iritsi da Aste Nagusiaren txanda. Gaur eguerdian hasiko dira herriko jaiak suziri, buruhandi eta erraldoiekin, Lege Zaharren enparantzan. Aste osoan zehar, iluntze-gau parteak izango dira protagonista, su artifizialekin eta kontzertuekin. Besteak beste, Su Ta Gar, Bulego, Zetak, Mago de Oz eta Puro Relajo taldeak ariko dira zuzenean.
Kirol jarduera garrantzitsua ere izango da Aste Nagusiaren barruan; izan ere, ohi bezala, larunbatean eta igandean herriko uretan jokatuko dira urteko traineru estropada estimatuenak.
Egitaraua:
Gaur, astelehena, abuztuak 14
- 12:00. Herriko jaiei hasiera emateko suziriak, buruhandiak eta erraldoiak, Jainekin txarangaren laguntzarekin, Lege Zaharren enparantzan.
- 19:00-21:30. Joselu Anaiak taldearen emanaldia, Musika Plazan.
- 20:00. Schola Cantorumek abestutako salbea, Andre Maria Zeruratzea parrokian.
- 21:30 eta 23:00. Ithaka eta STR taldeen kontzertuak, malekoian.
Bihar, asteartea, abuztuak 15
- 10:30. Meza nagusia Schola Cantorumek abestuta, Andre Maria Zeruratzea parrokian.
- 12:00. Lizarrako dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.
- 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.
- 23:00. Su artifizialak, hondartzan.
- Ondoren, Laiotz taldearen emanaldia, Musika Plazan.
- Aldi berean, Zetak taldearen kontzertua malekoian.
Asteazkena, abuztuak 16
- 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, Gauerdi txarangarekin.
- 23:00. Su artifizialak, hondartzan.
- Ondoren, Sukar taldearekin dantzaldia, Musika Plazan.
- Aldi berean, Su ta Gar taldearen kontzertua, malekoian.
Osteguna, abuztuak 17
- 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak trikitilariekin.
- 19:30. Go!azen karaokea, malekoian (Galtzagorri aurrean).
- 23:00. Puro Relajo taldearen kontzertua, malekoian.
Ostirala, abuztuak 18
- 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak trikitilariekin.
- 23:00. Mago de Oz taldearen kontzertua, malekoian.
Larunbata, abuztuak 19
- 17:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.
- 17:15. Zarauzko XV. Ikurrina (Euskotren liga).
- Jarraian. Zarauzko XLV. Ikurrina (Eusko Label liga).
- 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak trikitilariekin.
- 23:00. Bulego taldearen kontzertua, malekoian.
Igandea, abuztuak 20
- 11:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.
- 11:20. Zarauzko XVI. Ikurrina (Euskotren liga).
- Jarraian. Zarauzko XLVI. Ikurrina (Eusko Label liga)
- 23:00. Leize taldearen kontzertua, malekoian.