Urriza-Juanenea txapeldun Jai Alai Zarautzen

Aritz Mutiozabal 2023ko uztailaren 31

Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketako aurkezpena. (Oriamendi)

Aldabe eta Barrenetxea IV.a hartu zuten mendean, norgehiagoka estua jokatu eta gero. B finalean, berriz, zalduatarrak izan ziren nagusi.

Atzo arratsaldean jokatuko zituzten Aritzbatalde pilotalekuan Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketako finalak, eta Urriza-Juanenea bikotearentzat izan zen txapela; iza txapeldunorde izan zen Juanenea, Ezkurra II.a lagun zuela. Lehia estua jokatu zuten jardunaldiko partida nagusian, Aldabe eta Barrenetxea IV.aren aurka, eta, azkenean, hirugarren jokoan erabaki zen garailea.

Lehen jokoa garailek eraman zuten 15-10eko emaitzarekin; eta bigarrena, aldiz, Aldabe-Barrenetxea IV.ak, 13-15ekoarekin. Berdinketa hausteko jokoan, azkenik, gorriak nagusitu ziren 5-3koarekin.

Aurretik, B finala jokatu zuten Loitegi-Martirenak eta Zaldua II.a-Zalduak. Hauen arteko neurketa ere benetan parekatua izan zen, eta hirugarren jokora arte behar zuten partida, 15-14 eta 12-15 egin ostean. Garaipena zalduatarrentzat izan zen, azken txanpan 1-5 irabazita.

Oriamendiren eta Zarauzko Udalak antolatuta, Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa jokatu dute asteburu honetan bigarren urtez. Herritarrek goi mailako profesionalen partidaz gozatzeko parada izan dute Aritzbatalde pilotalekuan; hori ahalbidetzeko, udalak gonbidapenak ere banatu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide