Giro onean egin dute LXI. Haurren Arrantza Festa

Mireia Galarza Bastida 2023ko uztailaren 30a

Antolatzaileen esaneta, guztira 110 parte hartzailetik gora izan ditu aurtengo edizioak, eta "gustura" agertu dira horrekin.

Arkaitz Mendi elkarte gastronomikoak antolatuta, haurrei zuzendutako arrantza festa ospatu dute gaur goizean. 61. edizioa izan da, eta ohi bezala, lehorretik egin dute arrantzan parte hartzaileek, itsasertzeko jaurtiketa modura. Bakarka nahiz heldu batekin taldea osatuta jardun dute.

Antolatzaileen esaneta, guztira 110 parte hartzailetik gora izan ditu aurtengo edizioak, eta "gustura" agertu dira horrekin. Gaineratu dute ez dutela nahi topaketa "lehiaketa bat bihurtzerik". Horren ordez, "umeek ondo pasatzea" bilatzen dutela azaldu dute.

Hori horrela izanda ere, irabazleak ere izan ditu gaurko festak. Bakarkako modalitatean Maren Urbieta izan da irabazlea, eta taldekakoak, berriz, Imanol eta Aitor Beristain. Parte hartzaile guztiek, baina, jaso dute saria. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide